Bilbon bizi eta lan egiten duen artista eta argazkilaria da. Leioako Unibertsitatean Arte Ederretan “Arte, hibridazioa eta teknologia berriak informazio aroan. Irudi digitalaren konposizioa praktika artistikoetan” tesiari esker Doktore. Arte eta teknologia departamentuan irakasle lanean dabil gaur egun. Bere ibilbide artistikoaren emaitzak leku anitzetan erakusgai izan dira, hala nola Rekalde aretoan, Bilbao Arten, Huarte zentruan, BECen, Iruñeko gotorlekuan, Sala Araban, Getxo arten, Eibarko Portalea espazioan, edo MuVIMen Valentzian.
Post hau ere eskuragarri dago: Spanish