Izen artistikoa: BEÑAT KROLEM
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) Arte Ederren ikasketetan Cum Laude-z lizentziatua 2013an, azken kalifikazioan Sari Berezia lorturik, University of the West of England-en (UWE), Bristolen, kurtso bateko ikasketak egin ostean.
Bere prestakuntza zinema, bideo eta telebista ikasketetan jarraitu zuen. 2015-2016 artean bere lan artistikoaren jarduna Euskal Herriko Unibertsitateko Pinturako Masterreko ikasketekin zein La Taller-en lankide eta laguntzaile gisa egindako praktika-lanekin (galeriako lana eta tailer-lana) bateratu zituen.
Sorkuntza-beka ugari jaso ditu, hala nola, Fundación Antonio Gala-ren beka 2014an, Mintzola Ahozko Lantegia-ren eta Mikel Laboa Katedra-ren master amaierako lanen proiektuak sustatzeko beka 2015ean.
2015-z geroztik KROLEM deituriko argitaletxea sortzen hasi da, tradiziozko trataera-korronteak eta argitaratzeko lanketa-hierarkikoak ekiditzeko, ikerketa berriak bideratzeko asmoz.
Egiar Aldizkaria deituriko arte aldizkariaren sortzaile zein zuzendaritako bat da, 2016an aldizkariak BilbaoArte beka jaso zuelarik. 2016an Eusko Jaurlaritzak doktoretza-tesia garatzeko beka eman zion. Gaur egun ikerlari modura doktoretzan ari da lanean eta AKMEKA arte ikerketa-taldeko partaide da. 2020an doktoratu aurreko ikerketarako egonaldia egiten ari da University of Nevada, Reno-n (UNR), Estatu Batuetan. Bere doktoretza eta arte iker-lerroa bat-batekotasuna eta artearen arteko erlazioan dautza.
Post hau ere eskuragarri dago: Spanish